XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Artzuloa itxita egoten da, ordu jakiñean ez bañan egunean bein baño geiagotan irikitzen dute erromestaldeak, 1858`ko mirariak gertatutako toki artan, pixka batean besterik ez bada ere anka jartzeko zoriona izan dezaten.

Emen zeruko Erregiñak bere oñakin ikutu zun arriari muñ ematen zaio eta eliztar zintzoak bertan erositako oroigarriekin arkaitz ura ikutzen dute.

Bañutokiak goizeko zortziak aldera irikitzen dira eta egun osoan zabalik egoten, eguerdiko ordutan ez beste.

Batzuk gaixoentzat dira, beste batzuk sanoentzat, eta danetan gizon-emakumezkoentzat bereziak, apaizentzat ere bai.

Edozein, gizon, andre edo ume sartu diteke bustialdi bat artzera, bakoitza bere txandan.

Emakumeen tokian neska batzuk eta gizonenean mutillak esaten dute zer eta nola egin bai ta ere jator asko lagundu.

Ez da bearrezko norberak bañu-jantzia eramatea, ez dunari bertan ematen diote.

Lauterdietan Aldareko Jaunarekin Elizbira asten da.

Erromes guziak egin dezakete ibil-deun ori.

Agertoki aurretik irtenda plazara abiatzen da, emen ezker-eskubitan, beren gaixo-oietan etzanda dauden gaixoak bedeinkatzera.

Jende-taldea plaza erdian gelditu bitartean, Jauna dakarren apaiza, apaiz-laguntzailleekin gaixoen aurretik pasatzen da, gutxi badira banaka banaka bedeinkatuz, asko badira berriz sailka.

Ondoren Errosarioko Elizara daraman eskailburutik onespena ematen die plazako beste guztiei, azken otoitzak esan ta ibildeuna banatzen da.

Badu oraindik Lourdesek beste zerbait askoz ukigarriagoa, Argizari-Elizbira.

Onekin bukatzen da eguna.

Zortziterdietan asten da.

Nornai irten diteke ibillaldi ontan eta ez da bearrezko argizaria eramatea, geienak eraman oi badute ere.

Artzulotik ateratzea da, erromeri bakoitzak sail bat egiñez, aurretik beren estandartea dutela.

Millakak dira beti bira ontan ibiltzen diranak, edozein lurralde ta errietakoak; eta guztien aoetatik etengabe abots bat bezela enzuten da: Ave, ave, ave Maria.

Geldi-geldi Errosarioko plaza aundira dijoa, izarrak zeru-sapaia bezela, gau beltza lerro luzean argi txuriz urratuz.

Irixtean, batera ta bestera okertuz M asko egiten dituzte, Mariaren len itza gau illunean argitu eta goretsi naiez.

Nork adierazi zeruko Amaren poza ori ikustean!.